OKEko Ohorezko Erregionaleko gizonezkoek garaipena lortu zuten

OKEko Ohorezko Erregionaleko jokalaria baloiarekin. /  BASTEROBERRI
OKEko Ohorezko Erregionaleko jokalaria baloiarekin. / BASTEROBERRI

1 eta 2ko emaitzarekin bueltatu ziren etxera Arrasatetik

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek asteburu honetan ere izan dituzte partidak, beren gazi-gozoekin; batzuk garaipena eta besteak porrota.

Gizonezkoen talde gorena, Ohorezko Erregionaleko taldea, Arrasaten aritu zen asteburuan. 1 eta 2ko garaipenarekin bueltatu ziren etxera. Lehen zatian gogotsu atera ziren mutilak zelaira, eta arrasatearrei gailendu zitzaien Oiartzungo taldea. Lehen zati horretan bertan lortu zuten markagailuan aurrea hartzea, Mikel Manzisidorren golarekin. Bigarren zatian, berriz, lasaiago atera ziren zelaira eta bertakoak, arrasatearrak, esnatu eta berdintzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, partida bukatu aurretik bigarren gola sareratzea lortu zuen Eñaut Loperenak. Eta honenbestez, hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuten.

Emaitzak, gazi-gozoak

Mutilen taldeek denetariko emai-tzak izan dituzte. Preferenteko mutilak 3-0 galdu zuten Lezon, Allerruren kontra. Mutilen ohorezko gazteen taldeak husna berdindu zuen Martuteneren aurka Karla Lekuonan. Lehen gazteek 4 eta 2 irabazi zioten Touringi.

Ohorezko kadeteek 2 eta 1 galdu zuten Sanseren kontra. Lehenengo kadeteek 5-1 galdu zuten Touringen zelaian. Ohoreko haurrek Dumboaren aurka jokatu zuten, ez zuten irabazterik izan ,1 eta 2 galdu baitzuten. Lehen haurrek ere atsedenaldia izan dute. Haur txikien kategorian Behobia gailendu zitzaion Oiartzuni: 4 eta 3.

Neskekin jarraituz, porrota izan da nagusi. Emakumezkoen talde gorenak, Bigarren Mailako taldeak atsedena izan du asteburu honetan. Euskal Ligan, berriz, berdinketa izan da, bana, Barakaldoren zelaian. Territorial kategorian etxean jokatu zuten, 0 eta 2 egin zuten Hondarribiaren aurka. Ohorezko kadeteek 1 eta 2 galdu zuten Intxaurdiren aurka. Kadeteek Goierri taldearen kontra jokatu zuten 2 eta 4 irabazi zuten. Bukatzeko, OKEko areto futboleko taldeak Ventanas ISUren kontra jokatu zuen, galdu egin zuen 4 eta 1.

Fotos

Vídeos