OKEko neskek 1 eta 2 irabazi zuten Pradejonen

Bosgarren postuan kokatu dira oiartzuarrak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzun Kirol Elkarteko neska-mutilek asteburu honetan ere partidak izan dituzte han eta hemen. Bigarren mailako neskak azkenaldian maila ona erakusten ari dira, horrela bosgarren postuan kokatzen dira. Mutilek oraingoan, berriz, ez dute zorterik izan husna berdindu baitute.

OKEko neskak ez ziren oso bizi atera zelaira. Lehen zati kaskarra izan zen, maila eskasa erakutsi zuten hasiera batean. Aurkariek hori aprobetxatu eta lehen zatian markagailuan aurreratu zitzaizkien. Atsedenera burumakur joan ziren oiartzuarrak. Atsedenetik bueltan, bigarren zatian buruak altxatuta atera ziren. Partidari buelta ematea lortu zuten. Honenbestez, 1-2 irabazi zuten oiartzuarrek Pradejonen eta hiru punturekin bueltatu ziren etxera.

Euskal Ligako neskek Barakaldoren kontra jokatu zuten etxean, 1-2 galdu. Territorialekoek Santo Tomas lizeoaren kontra jokatu zuten etxean, bana berdindu zuten. Ohorezko neska kadeteek Amaikak Bat taldearen kontra aritu ziren, 2-0 irabazi zuten Karla Lekuonan. Neska kadeteek Mutrikun jokatu zuten, 2-1 galdu zuten. Haur-8koek Intxaurdiren kontra jokatu zuten aurkariaren zelaian, 0-2 irabazi zuten. Alebinek Dunboaren zelaian jokatu zuten, galdu egin zuten 5-2.

Mutilen emaitzak

Ohorezko Erregionaleko mutilek Bergaran jokatu zuten asteburuan. Nahiko partida orekatua izan zen. Oiartzuarrak motel samar atera ziren zelaira, eta hasiera batean aurkariek hartu zuten indarra. Baina, oiartzuarrek beren atea ongi babestu zuten eta aurkariek aukera bat baino gehiago izan bazuten ere ez zuten utzi baloia atera sartzerik. Alderantziz ere izan zen, oiartzuarrek ere izan zituzten pare bat aukera baina, ez zen zorterik izan. Horrela, puntu banarekin etxeratu ziren bi taldeak; husna berdinduta.

Preferenteko mutilek Allerruren kontra jokatu zuten Lezon 0-5 jokatu zuten. Ohorezko gazteek Sportingen kontra jokatu zuten etxean, 7-1 irabazi zuten. Lehenengo gazteek Dunboaren aurka jokatu zuten etxean, 3-2 irabazi zuten. Ohorezko kadeteek Ostadarren kontra jokatu zuten, 5-1 galdu zuten aurkariaren zelaian. Lehen kadeteek Real Unionen kontra jokatu zuten etxean, 1-6 galdu zuten. Ohorezko haurrek Hondarribiaren kontra jokatu zuten, 0-2 irabazi zuen kanpoan. Lehenengo haurrek Hondarribiaren kontra jokatu zuten etxean, 1-2 galdu zuten. Haur txikiek Behobian jokatu zuten, 3-5 irabazi zuten oiartzuarrek.

Areto futbola

Areto futbolean, Gizonen Gipuzkoako lehen mailan Herrikide taldearen kontra jokatu zuten, 4-5 irabazi zuten. Gizonen Gipuzkoako Bigarren Mailan batetik, Miren Taberna-Gure Txokoa partida izan zen, 4-3 irabazi zuten oiartzuarrek. Power Rangersek hiruna berdindu zuen Ataunen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos