OKEko neska-mutilak gogor aritu dira asteburuan

Basasoro baloia lortu nahian.
/
Basasoro baloia lortu nahian.

Ohorezko Erregionaleko mutilek puntu bat lortu zuten eta Bigarren mailako neskek 3-0 galdu

BASTEROBERRI OIARTZUN.

OKEko talde guztiek izan dituzte partidak asteburu honetan; denetariko emaitzak lortu dituzte. Batzuek irabaztea lortu dute, besteek galdu eta besteek berdinketa.

Bigarren mailako emakumeen taldeak San Inazio taldearen aurka jokatu zuen asteburuan Bizkaia aldean. Ez zuten zorte handirik izan, partida gogorra izan zen eta taldeak bere indar guztiak jarri arren, bertakoek hiru gol sareratzea lortu zuten. Hortaz, Bilbon jokatutako partidatik ez zuten punturik Oiartzuna ekartzerik izan neskek.

Mutilen Ohorezko Erregionaleko taldeak ere ez zuen zorte handirik izan. Etxean jokatu zuten larunbatean Ordiziaren kontra. Partidan, oro har, oiartzuarrak gailendu ziren. Nahiz eta ez zuten baloia atean sartzeko zorterik izan, aukerak izan egon baziren ere.

Bukaera aldera etsipenak jo zituen oiartzuarrak eta ordiziarrak indartu egin ziren. Hauek ere ez zuten punteriaren laguntzarik izan. Honenbestez, husna berdindu zuten. Puntu bana lortuta.

Nesken taldeei erreparatuz garaipen ederrak eta porrotak ere izan dira asteburuon. Euskal Ligako neskak 1 eta 4 irabazi zioten Añorgako taldeari. Garazi Diaz de Gereñu, Begoña Garcia eta Maria Granadoren bi golekin. Territorialeko neskek, berri, 3 eta 2 galdu zuten Santo Tomas Lizeoaren kontra. Ohorezko neska kadeteek 1 eta 2 irabazi zioten Hernaniri, bere zelaian. Neska kadeteek 1 eta huts irabazi zuten Intxaurdiren kontra. Haur-8 neskak izugarrizko jipoia eman zion Touring taldeari 14 eta 0 irabazita.

Mutilekin jarraituz, preferenteko taldeak Trintxerpe hartu zuen etxean, ez zen irabazterik izan 1 eta 2 galdu baitzuten oiartzuarrek. Ohorezko gazteek 1 eta 2 irabazi zuten Sporting Herrera taldearen kontra. Gazteen taldeak Behobiaren zelaian 1 eta 2 irabazi zuten. Ohorezko kadeteek 0 eta 5 galdu zuten Ostadar taldearen kontra etxean. Lehenengo kadeteek ere jipoia jaso zuten Vasconiaren kontra 0 eta 10 galduta. Ohorezko haurrek 0 eta 2 irabazi zuten Beti Onaren zelaian. Lehenengo haurrek 7 eta 1 galdu zuten. Haur txikiek 1 eta 3 galdu zuten Kostkas taldearen kontra.

Datorren aste honetan ere izango dira makina bat partida. Gainera, asteburuaz gain, asteazkena jai izanik ere izango dira partidak.

Fotos

Vídeos