OKEko maila goreneko bi taldeek garaipena lortu zuten

OKE emakumezkoak./BASTEROBERRI
OKE emakumezkoak. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Igandean izan zen OKEko Bigarren Mailako emakumezkoen partida Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Partida hasi aurretik Ainhoa Rodriguez eta Leire Manterola jokalariei omenalditxoa egin zieten taldekideek, biek lesio larriak baitituzte.

Denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten. Partida hasi eta agudo Eguzkiñe Peñak 1-0ekoa egin zuen. Halere, partida ez zen hain erraza izan. Lehen zatia amaitu aurretik, aldeko penaltia izan zen. Aukera erraza zuten bertakoek 2-0koa lortzeko, baina ez zen penaltian gola sareratzerik izan. Honela, 1-0ko emaitzarekin heldu ziren atsedenera. Bigarren zatian, bilbotarrek markagailua berdintzea lortu zuten. Baina, aurkarien golak oiartzuarrak izutu beharrean, markagailua iraultzeko grina piztu zuen jokalarien artean. Eta horrela, Uxue Garmendiak eta Malen Moran jokalariek gol bana sartu zuten, Oiartzuni garaipena emanez.

Lehen garaipen honekin sailkapeneko 7. postuan kokatu dira. Hurrengo partida asteburu honetan izango dute Athleticen aurka.

Gizonezkoek ere garaipena

OKEko Ohorezko Erregionaleko gizonezkoen taldeak Amaikak bat taldearen aurka jokatu zuen asteburuan Deban. Partidak bazirudien 0-0 berdinketarekin bukatuko zela. Baina, partida bukatzear zela Xabier Lapazaranek korner batean baloia sareratzea lortu zuen.

Lehen Erregionaleko mutilek 2-1 galdu zuten Easo taldearen aurka. Ohorezko gazteek Kostkas taldearen aurka 0-1 galdu zuten. Lehen gazteek 0-2 irabazi zuten Hondarribiaren kontra. Ohorezko kadeteek 0-2 garaitu zuten Antigua Luberri taldea. Lehen kadeteek bana berdindu zuten Pasaiaren kontra. Euskal Ligako emakumezkoek ere berdindu egin zuten 1-1. Territorialeko taldeak, berriz, 0-3 galdu zuen Allerruren kontra. Neska kadeteak, ere, Intxaurdik garaitu zituen 3-0.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos