OKEko emakumezko zein gizonezkoen talde gorenek irabazi egin dute

Emakumezkoen taldea Iruñeko partida jokatzeko prest. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ohorezko Erregionaleko mutilen taldeak Fanderiako (Errenteria) zelaian jokatu dute asteburuan Touring taldearen kontra. Partida nahiko geldoa izan zen, golak sareratzea ez zen batere erraza izan.

Oiartzungo taldeak aukera andana izan zuen, baina baloiak lau alditan besterik ez zuen izan sarea ukitzeko aukera. Oro har, oiartzuarrek izan zuten partidaren zein baloiaren kontrola. Eñaut Fernandez, Mikel Manzisidor, Josu Iribarren eta Kevin Tiati izan ziren golegileak. Touring taldeak bi gol sartu zizkion, baina azkenean 2-4ko emaitzarekin bukatu zen partida. Horrela bada, Oiartzuna etorri ziren hiru puntuak. Hurrengo asteburuan etxean jokatuko dute arratsaldeko 16:00an Bergarako taldearen aurka.

Bigarren Mailako emakumezkoen kasuan ere etxetik at jokatu dute asteburuon. Ardoi talde nafarraren etxean jokatu dute. Partida gogorra izan zen Iruñakoa, baina 0-4koa lortuta etorri ziren oiartzuarrak Nafarroa aldetik. Anne Mugarza eta Nerea Abancensek gol bana sartu zituzten; Esti Bajok, aldiz, bi gol sartu zituen. Horrenbestez, hiru puntuak Oiartzuna ekarri zituzten eta sailkapeneko bosgarren postuan kokatu dira. Datorren asteburuan Pradejon taldea hartuko dute etxean, ostiralean, 16:45ean.

Gainerako taldeek denetariko emaitzak lortu zituzten. Preferenteek Euskalduna taldearen aurka 1-0 galdu zuten. Ohorezko gazteek 7-1 irabazi zioten Real Unioni Mikel Mitxelena, Mikel aranburu, Aitzuri Noble, Xabier Alberdi eta Xabier Eizmendiren golekin. Oiartzungo gazteen taldeak bina berdindu zuen Landetxaren aurka. Ohorezko kadeteek bana berdindu zuten Touring taldearen kontra.

Kadeteek Allerruren aurka porrota jaso zuten 5-0 galdu baitzuten. Ohorezko haurrek, berriz, bana berdindu zuten Real Unionen kontra. Euskal Ligako neskek 6-1 irabazi zuten Arizmendi taldearen aurka.

Ohorezko kadeteek 1-0 irabazi zioten Añorga taldeari. Kadeteek husna berdindu zuten Sporting Herrera taldearen kontra.

Fotos

Vídeos