OKEko bigarren mailako neskek seigarren postuan amaitu dute liga

Oiartzun futbol taldeko neskak. /  BASTEROBERRI
Oiartzun futbol taldeko neskak. / BASTEROBERRI

Azken partidan 2-3 galdu zuten etxean Aurrera Vitoriaren aurka

BASTEROBERRI OIARTZUN.

OKEko bigarren mailako neskek ligako azken partida izan zuten pasa den asteburuan. Partida garrantzitsua sailkapeneko postua mantentzeko. Baina, horretaz gain, hiru jokalari handiren despedida ospatu zuten: Anne Mugarza, Alazne Bengoetxea eta Olatz Hoyos. Aurkariek, Aurrera Vitoriak, maila eustea zuten jokoan, oiartzuarrek, aldiz, sailkapenaren erdialdean mantentzea; ez goiti ez beheiti. Partida kontrolatzen saiatu ziren, baina aurkariak gailendu ziren Karla Lekuonan: 2-3. Seigarren postuan kokatu da, honenbestez, 41 punturekin.

Euskal Ligan Tolosan jokatu zuten, 3-0 galdu zuten oiartzuarrek. Territorial mailan Añorgaren kontra aritu ziren, 0-3 galdu zuten. Ohorezko kadeteek Eibar hartu zuten etxean, bana berdindu zuten. Kadeteek Intxaurdiren zelaian jokatu zuten, 0-7 irabazi zuten. Haur-8 mailan Hernanin aritu ziren, 4-2 galdu zuten. Alebinek atsedenaldia izan zuten.

Ohorezko Erregionaleko mutilek Añorgaren kontra jokatu zuten, Añorgan; 0-0 berdindu zuten. Preferenteak Santo Tomas Lizeoaren kontra jokatu zuten, 2-3 galdu zuten Ugaldetxoko zelaian. Ohorezko gazteak Amara Berri hartu zuten etxean, 5-0 irabazi zuten. Lehen gazteek Hondarribia jaso zuten etxean, 1-2 galdu zuten. Ohorezko kadeteek Martutenen jokatu zuten bertakoen kontra, 0-1 irabazi zuen Oiartzunek. Lehen Kadeteak Dunboaren kontra jokatu zuten etxean, Dunboaren kontra jokatu zuten; 0-5 galdu zuten oiartzuarrek. Ohorezko haurrek Beti Onaren kontra jokatu zuten, 1-2 irabazi zuten. Lehen haurrek Oreretako Kafea taldea hartu zuten etxean, 2-1 irabazi zuten. Haur txikiek Behobiaren kontra jokatu zuten, 5-3 irabazi zuten. Areto futbolean The Next Zerbezeria taldearen kontra jokatu zuten, hiruna berdindu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos