OKEko bigarren mailako neskek atsedena izan dute asteburuan

Leire Urritegi. / BASTEROBERRI
Leire Urritegi. / BASTEROBERRI

Ohorezko Erregionaleko mutilek Tolosan galdu zuten

BASTEROBERRI OIARTZUN.

OKEko taldeek asteburu euritsu honetan ere izan dituzte partidak. Hala eta guztiz ere, inauteriak direla eta besteetan baino partida gutxiago jokatu dituzte. OKEko bost taldek besterik ez dituzte izan partidak. (ohorezko erregionalak-).

Bigarren mailako neskek atsedena izan dute asteburuon, datorren igandean jokatuko dute berriz Ardoiren kontra Oiartzunen. Preferenteek, lehen gazteek lehenengo kadeteak, ohorezko haurrak, euskal Liga neskak, haurrek, haur txikienek, ohorezko neska kadeteek, neska kadeteek eta haur zortzi neskek atsedenaldia izan dute.

Mutiletako ohorezko gazteen taldeak Touringen kontra jokatu dute 3-2 irabazi dute, golak Iker Salvadorren, Danel Garcia eta Mikel Altunaren golei esker. Ohorezko kadeteek Euskaldunaren kontra jokatu zuten, 0-0 berdindu zuten. Territorialeko neskek Goierri gorri taldearen kontra 0-4 galdu zuten Oiartzunen. Eta bukatzeko, Neska Alebinak Touringen kontra jokatu zuten 1-3 galdu zuten.

Areto futbola

Gizonen Gipuzkoako lehen mailan OKEko taldeak Jaixkiren kontra jokatu zuten hiruna berdindu zuten, Romain Larralde, Juan Jose Cardona eta Erlaitz Aristizabalen golekin. Bigarren mailan, berriz, Miren Tabernak Cecilia Frutadendaren kontra jokatu zuen, 6-2 irabazi zuen. Pizzeria B17 taldearen kontra jokatu zuen Power Rangers taldea, launa berdindu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos