OKEko Bigarren mailako neskek galdu

OKEko mutilen taldeko jokalaria. / BASTEROBERRI
OKEko mutilen taldeko jokalaria. / BASTEROBERRI

Mutilen Ohorezko Erregionalen partida bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik

BASTEROBERRI OIARTZUN.

OKEko Bigarren mailako neskek larunbatean izan zuten partida Oiartzunen Eibarko taldearen aurka. Giro hotza izan zen Karla Lekuona futbol zelaian armaginak etorri eta oiartzuarrak ez ziren kikildu. Partida ona jokatu zuten oiartzuarrek baina ez zuten zortea aldeko izan eta ez zuten golak atean sartzerik lortu; aukerak izan bazituzten ere. Lehen zatia ikusita bazirudien oiartzuarrek zutela baloiaren eta jokoaren kontrola, baina bigarren zatia iritsi eta eibartarrek aukerak aprobetxatzen jakin zuten. Bigarren zatian sartu zituzten bi golak eibartarrek. Horrela, 0-2 galdu zuten etxean eta ez zuten hiru puntuak etxean geratzerik lortu.

Mutilen talde gorenak, berriz, Urolaren kontra jokatu behar zuen baina partida bertan behera geratu zen eguraldi txarra medio.

Beheragoko mailekin jarraituz Euskal Ligako neskek Leioan jokatu zuten, 4-1 galdu zuten. Territorialeko neskek Amara Berri garaitu zuten etxean, 2-0. Ohorezko neska kadeteek ere Goierriko taldea mendean hartu zuten Oiar- tzunen, 1-0. Neska kadeteek Fanderiako zelaian lortu zuten garaipena 2-3koarekin. Haur 8ko neskek, ez zuten halako zorterik izan Añorgaren aurkta, 3-1 galdu zuten etxetik kanpo. Alebinek porrota jasan behar izan zuten Antiguokoren kontra, 0-9 galdu ondoren.

Mutilei erreparatuz gero, denetariko emaitzak izan dira asteburuan. Preferenteek 8-0 galdu zuten Santo Tomas Lizeoaren aurka. Ohorezko gazteek Añorgaren kontra galdu zuten etxean, 1-4. Lehen gazteek 8-1 garaitu zituzten lezoarrak. Ohorezko kadeteek Tolosan zuten partida ere bertan behera geratu zen eguraldiagatik. Lehen kadeteek 11-0 galdu zuten Beti Onaren kontra. Ohorezko haurrek Kostkas taldearen kontra 0-4 galdu zuten. Lehen haurrek 0-3 egin zuten etxean Touringen kontra. Haur txikienek Eibar hartu zuten etxean eta 1-5 galdu zuten.

Areto futbolari begira, OKEko taldeak Gipuzkoako Lehen Mailan Anoetaren aurka irabazi zuen 3-4. Gizonen Gipuzkoako Bigarren Mailan, berriz, Miren Tabernak Ostiko Sindikato tabernaren kontra galdu egin zuen: 4-7. Oiartzungo beste taldeak, ordea irabazi egin zuen, Cecilia Fruta Denda-Power Rangers: 3-4.

Saskibaloian garaipena

Gizonen Gipuzkoako Lehen Mailan jokatu du Oiartzungo Saskilagunak taldeak Alde Zaharra B taldearen kontra. Oiartzuarrak etxean gailentzea lortu zuten 71-59.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos