'Oihartzun guk'-eko gazteek asteburuko plana egin dute

Atzo film laburren emanaldia izan zuten eta bihar igande akustikoa

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Atzo arratseko 22:30ean liburutegian izan zen film laburren emanaldia. Oihartzun guk gazte asanbladako kideak gustura geratu ziren. Lehenik eta behin 12 minutuko fikziozko Otsoko filma eman zuten. Ondoren, 19 minutuko Palestinako filma: Sumud. Eta hirugarrena eta azken filma, Lisbeth izan zen; 14 minutuko memoria historikoko filma. Gainera, Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua film-egile oiartzuarrak izan zituzten bertan. Haiekin filmei eta haien esanahiei buruz hausnartu zuten.

Ostiralekoaz gain, bihar, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan 'igande akustikoa' izango dute. Kataxulo gaztetxean elkartuko dira giro goxoan eta gitarraren doinu akustikoak lagun dituztela. Musika eta kantua izango dituzte Oiartzungo gazteek igande arratsaldeaz gozatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos