Oi(h)artzun filosofikoa dator

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Abaraxka ludotekak eta Azmarrinek elkarlanean haur eta gazteekin filosofiaz hitz egieko saioak antolatu dituzte. Beraien ustetan, behintzat, denok baitugu jaiotzen gauzen inguruan hausnartzeko ahalmena. Adinarekin garatzen joaten garen gauza eta horretan lagundu nahi dute saio hauetan.

6-16 urte bitarteko gazte zein haurrentzat antolatu dituzte saioak. Sentimenduak, artea, edertasuna, bizitza, identitatea, laguntasuna, hizkuntza, unibertsoaren mugak ... bezalako gaiak landuko dira. Baina, batez ere; interesak, kezkak edota galderak partekatzeko gunea sortu nahi dute. Horretarako, Miren Camison Goienetxea, Imanol Alvarez Varela, Xabi Salaberria, June Retegi Uria, Izaro Toledo Retegi eta Maddi Nazabal Etxebeste izango dira saioen gidari. Hauez gain, hainbat eta hainbat gonbidatu ere izango dira saioetan; esate baterako, Ainara Lasa Perez, Oihana Mujika Lazkano, Idoia Beratarbide Arrieta, Lur Korta Redin, Ander Iriarte Alvarez, Martxel Mariskal Balerdi eta beste zenbait gonbidatu sorpresa.

Saioak Abaraxka ludotekan izango dira. Saioak modu antolatuan izan daitezen hiru taldetxo sortu dituzte antolatzaileek, adinaren arabera. LH 1 eta 2ko taldeak larunbat goizetan elkartuko dira 10:00etatik 11:30era, 10 euroren truke. Bost saio izango dituzte, hilean behin: Urtarrilaren 27an, otsailaren 24an, martxoaren 24an, apirilaren 28an eta maiatzaren 26an. LH 3tik 6rakoak eta DBH 1etik 4 bitartekoak igande arratsaldetan elkartuko dira 17:00etatik 19:00era, bi taldetan. 8-10 saio izango dira bizpahiru astean behin urtarrilaren 28an hasita. Saio hauek, gehiago direnez, 20 euroko prezioa izango dute.

Izena emateko Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako idazkaritzetan edota Abaraxka ludotekan bertan. Ordainketari dagokionez, eskura egin beharko da saioen lehen egunean. Antolatzaileek ohartarazi dutenez taldea osatzeko hamar haurrek egon beharko dute gutxienez eta hogeik gehienez. Izen emate kopurua handiegia bada, izen emate dataren hurrenkera hartuko da kontuan. Bestelako ohar gisa, izen emate orriarekin batera haur/gazteari argazkiak egiteko baimen orria betetzeko eskatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos