Oiartzungo XXXII. Xanisteban txapelketako finalak

Eskuz binakako XXXII. Xanisteban txapelketako protagonistak.
Eskuz binakako XXXII. Xanisteban txapelketako protagonistak. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Hilaren 6an, Oiarpek antolatutako eskuz binakako XXXII. Xanisteban txapelketako finalak jokatu ziren Kontzejupean. Denera, 5 partida ikusgarri jokatu ziren. Benjamin mailan, Aritz Makazaga-Jon Sesen bikoteak mendean hartu zuen Eñaut Iturain-Ugaitz Getaria bikotea, 16-14. Alebin mailan, Unax Lantz-Unax Landa bikoteak 18-14 irabazi zion Danel Pajaro-Iraitz Goikoetxea bikoteari. Infantil mailan, Ibai Mitxelena-Ibai Lekuona bikoteak 18-12 irabazi zion Oihan Susperregi-Eki Goia bikoteari.

Kadete mailan, Ekain Sein-Xabi Aburuza bikotea nahiko erraz nagusitu zen 22-15 Unai Aburuza-Beñat Leonet bikoteari. Azkenik, senior mailan Zigor Salaberria-Jon Irastorza bikoteak txapela irabazi zuen partida oso borrokatua jokatu ondoren, Imanol Ugalde-Iñigo Ugalde bikoteari 22-20 irabazi ostean.

Bestalde, uztailaren 31n Oiarpek antolatutako eskuz banakako XXXII. Xanisteban txapelketako finalak jokatu ziren. Denera, lau partida ikusgarri jokatu ziren: alebinetan, Iraitz Goikoetxea txapeldun geratu zen 18-11 irabazita Oihan Etxeberriari; infantiletan, Ibai Mitxelenak eraman zuen txapela 18-7 irabazi ostean Xabat Olaizi; kadetetan, Ekain Sein 22-12 nagusitu zitzaion Jon Iñarrari; eta senior mailan, Xabier Azpiroz txapeldun izan zen, finalean 22-11 irabazi ostean Ekaitz Lasari.

Fotos

Vídeos