Oiartzungo Udalak Okisa desegitea erabaki du ez ohiko udalbatzarrean

Bere gain hartuko ditu Oiartzungo Kirol Aukerak Saren ardurak

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den ostegunean, ezohiko udalbatzarrean Okisa udal enpresa publikoa desegitea onartu zuen Udalak, aho batez. Orain, Okisaren ardurak bere gain subrogatuko ditu Udalak. Udala bazkide bakarra izan den enpresa publiko honek udalerriko zenbait kirol eta aisialdi instalazio kudeatu ditu orain arte -esaterako, Elorsoro kiroldegia eta Arritxulo aterpetxea-. Desegitearen ondorioz, Okisak zituen kontratu guztiak subrogatu ditu Udalak bere gain.

Aurrera begira, Udalaren asmoa da Arritxulo aterpetxearen kudeaketa Otasa enpresa publikoak har-tzea bere gain. Era berean, Elorsoro kiroldegiaren lizitazioa urte bukaera aldera lehiaketa publikora aterako da.

Hain zuzen ere, Elorsororen kontratazio berria martxan jarri ahal izateko ezinbesteko tramitea zen Okisa desegitea. Ezohiko udalbatzarraren bukaeran Jexux Leonet alkateak udal teknikariak izan zituen gogoan: «Lanketa franko eman du gai honek eta eskerrak eman nahi dizkizuet korapiloak askatzen jakin izan duzuelako. Zorionak, bilatu duzuelako formula egokia egoerari konponbidea emateko».

Fotos

Vídeos