Oiartzungo Txerri Eguna izango da hilaren 16an

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen eskutik Txerri eguna izango da hilak 16an. Herriko norbanako eta eragileekin elkarlanean arituta, aurtengoan ere, ganadu feri mundiala izango da Madalensoro plazan goizeko 10:00etatik aurrera. Oiartzuar prestu batzuek egindako lanari esker, aurtengoan ganadu feri zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango da. Denetariko ganadua izango da. Madalensoro pilotalekuan, goizeko 10:00etatik aurrera, urteroko artisau azoka izango da, baita herriko ikastetxeetako ikasleek eta bestelako taldeen janari eta edari postuak ere. 11:00etan prosa eta poesia sari-banaketa izango da udaletxean. Gainera, 12:00etan, Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia Landetxeko plazan. Ordu berean, Elizalde eskolako Dantza Taldea Euskal Herria plazatik abiatuko da. Eguerdiko 12:30ean 'Erosi Oiartzunen' kanpainako 1.000 euroen zozketa. 13:00ean, Konpromisotik Ad/ritzera erronka bukaerako argazkia eta brindisa eta 19:00etatik aurrera Ekotaloak Sorgin Tabernan (Sorgin Tabernak antolatua) izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos