Borrar

Oiartzungo pilotariei buruzko 'Mugarri'-rako laguntza eskaera

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 16 de diciembre 2017, 01:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzun herriak eman ditu makina bat pilotari, aspaldiko mendeetatik hasi eta gaurdaino son handia izan dutenak. Hori horrlea, hurrengo Mugarri zenbakia Oiartzungo pilota eta pilotarien historiari buruzkoa izango da. Puntako pilotariak eta ez hain puntan ibilitakoen berri eman asmoz egingo da liburua. Dagoeneko lanketa hasita dago, baina informazioa biltzeko laguntza eskatu nahi zaie oiartzuarrei.Etxekoren bat edozein modalitatetan pilotari izan duela dakienari informazioa helarazteko eskatu nahi zaio. Izen-abizenak, pilotan egindako ibilbidearen informazioa eta argazkiren bat izanez gero, hori ere Mugarri-ren eskura jartzea eskatu nahi da, ahalik eta bilduma osatuena izan dadin. Otsailaren 28a arte bilduko da informazio hau. Etxekoen berri eman edo zalantzaren bat argitu nahi duenak mitxelena.i@euskalnet.net edo 670 40 76 01 (Joxe Mari) jar daiteke harremanetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios