Oiartzungo KZguneak aurkeztu ditu iraileko eta urriko ikastaroak

Ikastaro berriak./GOIZARIN
Ikastaro berriak. / GOIZARIN

Hiru multzotan banatu dira formazio saioak

GOIZARINOIARTZUN.

Udako oporraldia amaitzear dagoenean, Oiartzungo KZguneak jakitera eman du zeintzuk izango diren datozen bi hilabeterako antolatu dituen ikastaroak, irailerako eta urrirako hain zuzen.

Irailari dagokionez, KZguneko arduradunek hiru multzotan banatu dituzte formazio saioak: Oinarrizko Internet, Software librea eta urruneko formazioa.

Lehen multzoari dagokionez, ikastaro bat jarriko dute martxan, 'Erosketa seguruak Interneten'. Lau orduko ikastaroa (euskaraz) irailaren 28-29an izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Bigarren multzoan, 'Ofimatika tresnak-Libreoffice' 20 orduko ikastaroa irailaren 5etik 18ra izango da goizeko 09:00etatik 11:00etara, euskaraz.

Hirugarren multzoan, urruneko formazioan, bost ikastaro daude: 'Ofimatika aurreratua' 40 orduko ikastaroa irailaren 4tik urriaren 4ra; 'Android sistema eragilea' 40 orduko ikastaroa irailaren 4tik urriaren 4ra; 'Google aplikazioak norbere kudeaketarako', 40 orduko ikastaroa irailaren 4tik urriaren 4ra; 'Sare sozialak', 40 orduko ikastaroa, irailaren 4tik urriaren 4ra; azkenik, 'Erosketa eta salmenta seguruak Interneten' 20 orduko ikastaroa irailaren 4tik 20ra. Azken multzoko ikastaro guztiak gaztelaniaz izango dira.

Urriko ikastaroak

Urrian ere hiru multzotan banatu dituzte formazio saioak: Oinarrizko Internet, Software librea eta urruneko formazioa. Lehen multzoari dagokionez, bi ikastaro jarriko dituzte martxan: 'Oinarrizko Internet', 20 orduko ikastaroa (euskaraz) urriaren 16an hasi eta 27an bukatuko da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; 'Doako antivirusak. Zure ordenagailua babestu', 4 orduko ikastaroa (euskaraz) urriaren 30-31n izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Bigarren multzoan, 'Sare sozialak' 16 orduko ikastaroa urriaren 2tik 11ra izango da arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.

Hirugarren multzoan, urruneko formazioan, lau ikastaro daude: 'Lan bilaketa Interneten' 40 orduko ikastaroa urriaren 2tik azaroaren 1era; 'Argazki ukitua GIMP erabiliz' 40 orduko ikastaroa urriaren 2tik azaroaren 1era; 'Wordpress: zure webgunea sortu', 20 orduko ikastaroa urriaren 9tik 25era; azkenik, 'Skype eta Hangout bitartez bideokonferentziak egin' 20 orduko ikastaroa urriaren 9tik 25era. Azken multzoko ikastaro guztiak gaztelaniaz izango dira.

Informazio gehiago Oiartzungo KZgunean (Madalensoro plaza, 1) edo 943 023 670 telefono zenbakian.

Fotos

Vídeos