Oiartzungo haur eta gaztetxoak hasi dira kurtsoan

Elizalde Herri Eskolan ostegunean hasi ziren eta Haurtzaron atzo

BASTEROBERRI OIARTZUN.

«Iraila dator gure bila, triste dagona alaitu dadila!» horrela hasten dute Ikasturtea urtero ikasle askok eta askok. Ba- tzuk udara luzearen ostean lagunak berriz ikusteko irrikaz bueltatzen dira eskolara. Besteak berriz nahiago lukete udara gehiago luzatuko balitz, hondartza, eguzkia, nahi denean oheratu eta nahi denean esnatu ... Baina, iritsi da iraila eta errutinara bueltatzea ere tokatu da.

Elizalde Herri Eskolako ikasleak pasa den ostegunean, hilaren 7an, hasi ziren eskolara. Ume eta ez hain ume, denak joan ziren eskolara. Udara atzean utzi eta berriro ere gogoz ikasi beharko dute.

Haurtzaro Ikastolan ere

Haurtzaro Ikastolako ikasleek beranduago zanpatu dute ikastola. Haurtzaro Ikastolan udaran obretan aritu dira eta obrak bukatzeko kurtso bukaera pare bat egun atze-ratu zuten. HHkoen gela berriak egiten aritu dira Haurtzaroko frontoiaren eta anfiteatroaren tartean gelditzen den zatian. Horrela bada, obrak luze jo du eta ikasleen zorionerako, edo ez, beranduago hasi dute kurtsoa; atzo, hilaren 11n.

Haurrak, gaztetxoak, irakasleak errutinara bueltatzeak Tronpeoko maldaren trafikoa berregoki-tzea dakar. Aurreko ikasturtean hasi zen Oiartzungo Udaltzaingoa Tronpeoko maldako trafikoa antolatzen, ikastetxeen inguruan honek sortzen zituen auto pilaketak medio.

Horrenbestez, Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da 07:45-9:15 eta 16:00-17:00 bitartean. Halere, badirudi Manuel Lekuona etorbideko obrak direla eta trafiko arazoak izaten ari direla ikastetxe inguruetan ikasturteko lehen egun hauetan.

Fotos

Vídeos