Oiartzungo gimnastika erritmikoa, Astigarragan

Tximeletako kategoria goreneko taldea podiumeko lehen postuan./
Tximeletako kategoria goreneko taldea podiumeko lehen postuan.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar, hilak 28, goizeko 10:30etik 12:15era Astigarragako kiroldegian izango dira Tximeleta taldeko gimnastika erritmikoko taldeak. Biharkoa A eta B eskola mailako gimnastika erritmikoko emanaldia izango da. Oiartzunen, bai Elizalden zein Haurtzaron eskolaz kanpoko jarduera bezala eskaintzen da. Beraz, Oiartzungo taldeak ere bertan ariko dira. Tximeleta taldekoek lagun eta familiez gain oiartzuarrak ere gonbidatu nahi lituzkete bihar Astigarragara. Oiartzunen gimnastika erritmikoak talde asko baititu, eta askok uste ez bezalako indarra baitu. Gustatu edo ez, ikustera gonbidatu nahi zaituztete. Sarrera dohain izango da. Informazio gehiagorako www.tximeleta.eus webgunean, info@tximeleta.eus helbidean edo 943 11 63 42 telefonoan aurki ditzakezue Tximeleta taldeko kideak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos