Borrar
Garagardoen barran lanean.
Oiartzungo garagardo azoka gaur bukatuko da

Oiartzungo garagardo azoka gaur bukatuko da

Gaur, larunbata izaki eta azken eguna dagoena bukatu arte zabalik egongo da karpa

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 14 de octubre 2017, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteazkenean, urriaren 11n, arratsaldeko 19:00etan zabaldu zituen ateak Oiartzungo garagardo azokak. Halere, atzetik duen lana goraipatu nahiko lukete antolatzaileek. Garagardo azoka hamahirugarrenez antolatu dute aurten. Hori guztia aurrera eramateko batetik laguntzaileak bilatu behar izan zituzten: Xabale, Joxixonia, Intxixu, Gezak, Garmendi txokolategia, Peluzar agroturismoa, Lekungarai gaztak, Odriozola gozotegia, Zabalegi Informatika, Urrats, Uriña, Garbiñe edergintza, Izaro arrandegia, Pili arrandegia, Maritxu arrandegia, Oroitzak, Marisol, Oiartzun city, Agiña piperrak, Kastro berri, Mikel Elizetxea masajista, Ander Mitxelena masajista, Maialen Aranegi - Ainhoa Berasarte fisio-osteopatia, Gazte Izanak. Hauek guztiek gainera, gauero egiten den zozketarako opariak eskaintzen dituzte.

Gauero 19:00etatik 1:00ak arte egon da irekia. Gaur, ordea, larunbata izaki eta azken eguna dagoena bukatu arte zabalik egongo da karpa. 19 garagardo dastatzeko aukera izango da, denetariko garagardo aukera dago: garratzagoak, gozoagoak, alkoholik gabekoa, alkohol gradu baxukoak, altukoak, fruta zaporekoak ... Jateko, berriz, entsaladatik hasi eta saiheskia, ukondoa, saltxitxak eta bukatzeko, goxoa edo gazta eta menbriloa aukeran.

Asteazkenetik atzo artean, behintzat, erruz ibili da jendea Done Eztebe plazan jarria dagoen karpan. Gainera, aste honetako eguraldiak lagundu du, gau-giro ederra izaten ari gara, karpaz gain, Kilirikupea ere bete da egunotan. Gaurkoan ere jendetza espero da, eguraldiaren iragarpen ona eta larunbata izanik. Beraz, lerro hauetatik animatu nahi da garagardo festara hurbiltzeko eta gozatzeko! Urtean behin bakarrik izaten da eta.

Makina bat ekintza

Arratsaldean batetik Abaraxka ludotekak antolatuta haurrentzako ekintzak izango dira plaza inguruan. Bestetik, berriz, Urkabeko igoera izango da Intxixu trailek antolatuta. Abaraxka ludotekaren eskutik arratsaldeko 17:00etatik aurrera haurrentzako puzgarriak, txokolatada eta jokoak izango dira Done Eztebe plazan.

Arratsaldeko 17:30etan Gaetxeko skate-park berrian Urkabeko bigarren igoera bertikala izango da Intxixu Trailen eskutik. 16:00etarako izen ematea eta kontsigna eskuragarri izango dira Elorsoro kiroldegian, dutxak ere bertan izango dira. 17:15etan irteera neutralizatua, kiroldegitik Gaetxeko Skate Parkera. 17:30ean irteera. 1,6 kilometroko ibilbidean 190 metro igo eta Urkabe mendiko gurutzean egongo den zintzarriraino joan beharko dute korrikalariek. Gurutzebideetan jendea egongo da eta ibilbidea markatuta egongo da.

19:00etan sari banaketa Oiartzungo plazan (1. emakume eta gizonezkoentzat eta 1. emakume eta gizonezko oiartzuarrentzat egongo dira sariak) patata tortilla eta fruitu lehor batzuk dastatu bitartean. Korrikalariaren poltsan, Oiartzun Garagardoaren eskutik txarra bat eta garagardo baterako balea izango dira, Intxixu Traileko mangito parea eta gerrikoa ere bai, eta Keepgoing gel bat.

Festa ez da bukatuko

Arratsaldean zehar ekintza mordoa izan ondoren, herriak ez du atsedenik hartuko. Ilunabar gau aldean, aurrez esan bezala, gustura afaltzeko parada izango da Done Eztebe plazan. Gaueko 1:30ean Oiartzungo gazte asanbladak gazteentzako lehen ginkana antolatu du Done Eztebe plazan. Antolatzaileek iradoki dutenez herriko gazteentzat antolatutako ekintza da, garagardo festaren eta geroko tabernetako parrandaren arteko lotura bat egiteko modua. Ginkana horretan Oiartzungo gazteek taldeka parte hartu beharko dute eta proba bat baino gehiago gainditu. Honenbestez, Oiartzungo garagardo azokari ukitu dibertigarri bat emateko asmoa dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios