Oiartzungo bosgarren flauta jaialdia izango da gaur

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur hasiko dira Oiartzungo Flauta Taldeak antolatuta herriko kaleetan barrena flauta jaialdia goizeko 10:30ean. Herriko puntu desberdinetan en-tzungo dira flauta soinuak.

Aurtengoan, Oiartzungo flauta taldeak Euskal Herriko txoko hainbatetako flauta-joleak gonbidatu ditu Oiartzuna. Hiru kon-tzertu izango dira, 10:30ean hasiko dira Euskal Herria plazan eta 12:30ean bukatuko dute Kon- tzejupean. Bukatutakoan, Josune Cousillas kultura zinegotziak eta Iñaki Gurrutxaga Oiartzungo Flauta taldeko arduradunak oroigarrien entrega egingo diete bertaratzen diren guziei. Bosgarren edizioarekin guztiz bukatzeko luntxa izango da guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos