Oiartzun-Errenteria, palako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala gaur

Oiartzun-Errenteria palako Gipuzkoako Herriarteko finalistak. /
Oiartzun-Errenteria palako Gipuzkoako Herriarteko finalistak.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, lehendabizi paleta larruz eta pala motzean, Altzako pilotalekuan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur arratsaldean, Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketako finala jokatuko da Donostiako Altzako pilotalekuan. Oraingo honetan Oarsoaldeko bi herri iritsi gara finalera: Oiartzun eta Errenteria.

Oiartzun Ordizia eta Lazkaori gailenduta iritsi zen finalera; Errenteria, berriz, Deba eta Olaberriari irabazita. Oiartzunen aldetik, paleta larruz Antxin Ezkerro eta Orkatz Argotek jokatuko dute. Pala motzean berriz, Oinatz Aizpuruk eta Jon Irigoienek. Errenteria ordezkatuz Ibon Eskisabel eta Abel Pichel batetik, eta bestetik Yorel Martinez eta Ruben Pichel pilotariek jokatuko dute».

Partidak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, lehendabizi paleta larruz eta pala motzean, gero. Oiartzuarrak animatzera gerturatzeko deialdia zabaldu dute herrian

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos