Oiartzunen gertatutako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, pasa den urriaren 31n, emakume batek sexu erasoagatik salaketa jarri zuen. Emakumeak kontatu zienez, egun batzuk lehenago, inor bizi ez den baserri batean gaua pasatzen ari zen. Gizon batek eraikinean sar-tzea lortu zuen, eta sexu harremanak izan nahi zituela esan zion. Emakumeak behin eta berriro ezetz esan zion arren, gizona bere gainean bota eta sexualki erasotu zuen.

Epailearen aurrera

Salaketa jazo bezain laster, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Astelehenean identifikatu zuten gizona, eta atxilotu egin zuten. Ustezko erasotzailea 47 urteko gizon bat da, eta ertzain etxetik pasatu ondoren, epailearen aurrera eraman zuten. Eraso horren aurrean, Oiartzungo Feministen Asanblada elkarretaratzea egingo du gaur arratsaldean. 19:30ean izango da, Done Eztebe plazan.

Fotos

Vídeos