Borrar

Oiartzundik Bretainiako Ar Redadeg-era bidaia

Maiatzaren 9tik 13ra izango da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 4 de abril 2018, 01:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzun eta Carhaix herrien senidetza aprobetxatuta Oiartzundik Bretainiako Ar Redadeg-era bidaia egiteko proposamena luzatu dute Karaez-Oiartzun senidetza taldeak eta Oarsoaldeko AEK-ak, Udalaren laguntzarekin.

Ar Redadeg Euskal Herriko Korrika ideiatzat hartu eta Bretainian egiten den lasterketa da, bretainiako hizkuntzaren alde, bretoiera. 2008an egin zen estreinakoz. Bi urtetik behin ospatzen da, Euskal Herrian Korrika bezala. Beraz, aurten hamar urte lehen aldiz egin zela.

Oiartzundik 'Bretainiako Korrikara' joatea da, beraz, asmoa. Maia-tzaren 4an hasiko da Quemperren eta Plougernen bukatuko da maia-tzen 12an. Guztira 1.800 kilometroko lasterketa izango da eta 300 herritik gora gurutzatuko ditu.

Oiartzundik, maiatzaren 9an abiatuko dira gaueko 22:00etan, hurrengo goizean Bretainian egoteko. Horrela, lasterketaren azken hiru egunak eta azken festa erraldoia ikusteko aukera izango dute. Kultura elkartruke bikaina izango da, euskaldunak Bretainiako hizkuntzaren aldeko lasterketa erraldoiaz gozatzeko aukera bikaina da.

Maiatzaren 13an egingo dute buelta, ilunabarrean iritsiko dira Oiar-tzungo plazara. Bidaia eta lotarako lekua 50 euroren truke izango da. Bidaia 18 urtetik gorakoentzat izango da. Oiartzuarrek izango dute izen emateko lehentasuna. Oiartzuarrek apirilaren 1etik 15era bitarte eman ahal izango dute izena eta gainerako guztiek 16tik 30era bitarte.

Izen emateko redadeg2018 @gmail.com helbidean edota Oiar-tzungo udaletxean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios