Oiartzun taldeak bihar ekingo dio denboraldi berriari, Karla Lekuona zelaian

Osasuna izango du aurrez aurre, 12:00etatik aurrera

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Bi urtez Lehenengo Mailan lehiatu ondoren, bihar goizean OKE-ko emakumeen talde nagusia Bigarren Mailako ligan murgilduko da. Jardunaldiko lehen neurketa Osasunaren aurka jokatuko du oiartzuarren taldeak Karla Lekuona zelaian, 12:00etatik aurrera.

Gurutze Fernandez entrenatzaile berria uztailaren amaieratik ari da lanean aldaketa nabarmenak izan dituen talde berria prestatzen. Izan ere, uztailaren 28an aurkeztu zuten talde berria Karla Lekuona zelaian. Estizen Merino, Arene Altonaga, Jone Bilbao, Oihana Aldai, Silvia Ruiz, Irantzu Ibarrola, Carol Gonzalez eta Joana Arranz jokalariek ez dute segituko Oiartzun taldean, ezta Esti Aizpuruak ere futbolean aritzeari utzi egin baitio.

Taldea
Ane Otxoa, Leire Rodríguez, Ainara Manterola, Evelyn Santos, Alazne Bengoetxea 'Pipe', Nerea Abancens 'Napo', Ane Perez, Amaia Vazquez, Nekane Quiñones, Anne Mugarza, Marina Agoües, Monik Valor, Uxue Garmendia, María Granado, Sara Olaizola, Esti Bajo, Nerea Murua, Ane Campos, Ainhoa Rodriguez, Eguzkiñe Peña.
Talde teknikoa
Entrenatz.
Gurutze Fernandez.
Atezainen entrenatz.
Iker Calvo.
Prestatzaile fis.
Gurutze del Ama.
Delegatua
Aitor Igartua.
Staff
Iñigo Olaizola.

Hortaz, Iberdrola ligan jokatu zuten Ane Otxoa, Leire Rodríguez, Ainara Manterola, Evelyn Santos, Alazne Bengoetxea 'Pipe', Nerea Abancens 'Napo', Ane Perez, Amaia Vazquez, Nekane Quiñones, Anne Mugarza eta Marina Agoües-ek jarraituko dute talde berrian. Era berean, bigarren mailako taldean arituko dira iaz Euskal Ligan jokatu zuten Leire Rodriguez, María Granado, Ane Campos, Nekane Quiñones eta Ainhoa Rodríguez jokalariek. Azkenik, fitxaketa berriak ere egin ditu Ugaldetxoko klubak: Esti Bajo Lezamatik dator, Uxue Garmendia Mariñotik eta Monik Valor bigarren mailara igo berri den Zarautz taldetik. Aurre denboraldia egiten Olatz Hoyos, Enara Louvelli, Sara Roda eta Begoña Garcia jokalariak ere aritu dira

Gogora dezagun Oiartzun talde berriak lagunarteko lehen partida abuztuaren 12an jokatu zuela Athletik de Bilbaoren aurka, Karla Lekuona zelaian. Bizkaitarrek irabazi zuten neurketa, 0-6. Bigarren neurketa, berriz, abuztuaren 19an jokatu zuen Fernandezen taldeak, UD Logroñoren aurka. Ugaldetxoko zelaian etxekoek irabazi egin zuten 1-0, Ainhoa Rodriguezen tantoari esker. Eta hirugarren lagunartekoa Tajonarren jokatu zuten abuztuaren 22an, biharko arerioen aurka, Osasuna hain zuzen. Partida hutsean amaitu zen.

Fernandezek gidatutako taldeak ilusioz ekingo dio bihar denboraldi berriari, Liga Iberdrolara ahalik eta azkarren itzultzeko asmoz. Zorterik onena opa diogu, bai horixe!

Villa de Erreteria

Bestalde, gaur 19:00etan, Oiartzun Ohorezko Erregional taldeak Villa de Erenteria torneoko finala jokatuko du Real Unionen aurka Fanderiako futbol zelaian. Izan ere, oiartzuarrek herenegun Pasaiaren aurka jokatu zuten partida irabazi egin zuten. Bana berdindu ostean, penaltietara nagusitu ziren Ekaitz Auzmendiren mutilak.

Era berean, Real Unionek 0-4 irabazi zion Touring etxeko taldeari pasa den asteartean eta horrela finalerako txartela eskuratu zuen.

Fotos

Vídeos