Oiartzun taldea Euskal Ligara igo da

Jokalariak pozik txapelketa irabazita. /  BASTEROBERRI
Jokalariak pozik txapelketa irabazita. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gipuzkoako areto-futboleko 1. Erregional Mailako finala jokatu zuten Tolosako Iurre Taberna eta Oiartzun KE taldeak, Tolosako Usabal kiroldegian larunbatean. Oiartzuarrek gogor jokatu zuten eta aurretik iritsi ziren atsedenaldira (1-2). Bigarren zatian ere aurretik joatea lortu zuten azken minutura arte, non tolosarrek 3-3koa lortu zuten. Hortaz, hirunako berdinketarekin amaitu zen partida. Gauzak horrela, penaltien txanda etorri zen eta oiartzuarrak nagusitu ziren jaurtiketa guztiak asmatu zituzten eta; tolosarrek, ordea, guztiak huts egin zituzten.

Beraz, Oiartzun taldeak amaiera bikaina eman dio aurten egindako denboraldiari eta Euskal Ligara igotzea lortu du. Zorionak!

Bestalde, aurreko larunbatean Oiartzun Ohorezko Erregional taldeak denboraldiko azken neurketa jokatu zuen, Mutriku taldearen aurka. Lehendabiziko zatian, etxekoak aurreratu baziren ere, Mikel Manzisidor eta Kevin Tiaty jokalarien tantoei esker, bigarrenean berdinketarekin amaitu zuten mutrikuarrek bigarren tantoa luzapenean sartuta. Hortaz, 2-2 amaitu zen partida, Karla Lekuona zelaian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos