Oiartzun Kirol Elkarteko partidak Ugaldetxon jokatuko dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburu honetan ere Ugaldetxoko futbol zelaiek izango dituzte bisitariak. Izan ere, zazpi partida jokatuko dira bi egunetan.

Gaur goizeko 9:00etan da lehen hitzordua 1. Kadeteak Oiartzun-Landetxa partidarekin. Gero Haur-8 Neskak Allerruren aurka arituko dira goizeko 11:00etan hasita. Eta goizeko azken partida eguerdiko 12:30ean izango da OHO. Haurrak Oiartzun eta Martutene taldeen artean. Arratsaldean, berriz, Preferentea Oiartzun taldeak Deustoren aurka jokatuko du, arratsaldeko 15:30ean hasita. Eta egunari amaiera emango dio Territoriala Oiartzun-Landetxa taldeen arteko norgehiagokak.

Bihar goizean bi partida jokatuko dira: batetik, 12:00etan hasita OHO. Gazteak Oiartzun Trintxerperen aurka (Karla Lekuona zelaian) ; bestetik, Alebina B Oiartzun-Orereta Kafea, arratsaldkeo 13:15ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos