Oiartzun Kirol Elkarteko bi talde gorenek ez dute garaipenik lortu

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzun Kirol Elkarteko bi talde gorenek ez dute irabazteko aukerarik izan asteburu honetan. Emakumezkoen Bigarren Mailako taldeak Aurrera Vitoriaren kontra jokatu du Gasteizen. Oiartzuarrek ez zuten talde gogorra espero Gasteizen sailkapenean eurak baino beherago zeudelako gasteiztarrak. Baina, zein baino zein hobeto defenditu zen eta horrenbestez, bana berdindu zuten. Oiartzuarren gola Sara Olaizolaren eskutik etorri zen. Berdinketa honekin oiartzuarrak bosgarren postuan kokatu dira sailkapenean 23 punturekin.

2017ko Ligako azken partida pasa den asteburukoa izan dute gure neskek. Hurrengo partida larunbatean izango dute Karla Lekuona zelaian Mariño taldearen aurka 12:00etan, lagunartekoa izango da. Ligako hurrengo partida, berriz, Osasunaren kontra jokatuko dute 2018ko urtarrileko bigarren asteburuan.

Emakumezko gainerako taldeetan Euskal Neskek, Territorialeko taldeak eta alebinek soilik izan dituzte partidak, gainerakoek zubia dela eta atsedena izan baitute. Euskal Neskek Arratian jokatu zuten, 3-0 galdu zuten. Territorialeko taldeak ere galdu egin zuen, 3-0 egin bai-tzuen Hondarribiaren kontra. Alebinek, ordea, Real Union garaitu zuten 4-3.

Ohorezko Erregionala

Ohorezko Erregionaleko gizonezkoen taldeak ere ez du zorte handirik izan asteburuon, galdu egin baitu. Lesakako Beti Gazte taldea hartu zuten etxean 15:30ean. Ez zen batere partida bizia izan, eta biek ala biek ez zuten fin jokatu. Lesakarrek, ordea, izan zituzten aukerak aprobetxatzen jakin zuten eta horrela 0-2 garaitu zituzten oiar-tzuarrak. Etxekoek, berriz, aukera gutxi izan zituzten eta horietan ere ez zuten baloia sareratzerik izan. Honenbestez, sailkapeneko hiru puntuak Lesaka aldera joan ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos