Oiartzun ibaian bi izokin arrantzatu izana salatu dute Eguzkikoek

GOIZARIN OIARTZUN.

Eguzki talde ekologistak Oiartzun ibaian lauzpabost kiloko bi izokin arrantzatu izana salatu du. «Basa faunaren aurkako lege hauste hau Arditurri eta Fanderiako tartean gertatu da, ekainaren 21 eta 22an», adierazi dute ekologistek haserre.

Horregatik, «Eguzkikook, basa fauna eta Natura 2000 sarea kudeatzen arduradun den administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, bai baliabide ekonomikoak baita giza baliabideak (basozainak) ere handitzea eska-tzen diogu». Haien ustez, basozainek «gure ibaiak zainduko lituzkete baita izokin arruntaren babesa ziurtatu ere, kontuan izanik izokina Bidasoa ibaian baino ezin dela arrantzatu, kopuru mugatuan gainera, Gipuzkoako arro guztietan arrantzatzea erabat debekatua egonik», gaineratu dute.

Izokin arrunta (Salmo salar) mehatxatutako espeziea izanik ere, azken urte hauetan, uraren kalitatearen eta ur habitatetan emandako hobekuntzaren ondoren, iraganeko bizilekuak berreskuratzen ari da.

Fotos

Vídeos