93 oiartzuarri ongietorria emango zaie atsolorran

Guraso eta aiton-amonak daude gonbidatuak udaletxean egingo den ekitaldira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Datorren igandean, hilak 18, 2017an jaiotako oiartzuarrentzako ongietorri festa ospatuko dute, atsolorra udaletxeko areto nagusian. Iaz jaiotako haurren gurasoek eta Udalak elkarlanean antolatu dute festa.

Iaz, 93 oiartzuar jaio ziren. Horietako 52k eta haien gurasoek parte hartuko dute komunitatera ongietorria emateko festan. Sehaska-kanta jolasak, bertso musikatuak, eta, noski, oiartzuar jaioberrien zuhaitza osatuko dituzte saioan. Aurten, nobedade gisa, amonek ere parte-hartze aktiboa izango dute.

2017an, 93 oiartzuar jaio ziren: Vega; June; Galder; Ekain; Maren; Guille; Alain; Markel; Manex; Hegoa; Natanael; Ilargi; Garazi; Izaro; Mattin; Danel; Malen; Aimar; Izaro; Markel; Ane; Elaia; Amalur; Argia; Irai; Mara; Ur; Intza; Oinatz; Ariane; Aitana; Ibai; Ibai; Aia; Ani; Laia; Yuri; Irai; Haritza; Gexan; Yan Bernard; Gabal; Aira; Jule; Nahia; Ur; Amaiur; Alain; Zuhain; Iraitz; Julen; Inna; Aia; Ekain; Aretz; Osarodion; Marc; Arai; Julen; Beñat; Nahia; Oihan; Maddi; Maddi; Anje; Maialen; Uxue; Ane; June; Elur; Elene; Aner; Kimetz; Aner; Elur; Maddi; Anetz; Lucas; Udane; Lea; Mary; Nora; Aitana; Alain; Egiar; Elene; Ibai; Peru; Uxue; Nur; Izar; Enara eta Eimer Ibai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos