Oiartzuarrak, xanisteban festetan murgilduta

Doneztebe plazan, oiartzuar ugarien aurrean piztu zuten Perurenak eta Lasa anaiek festei hasiera eman zien txupina.
Doneztebe plazan, oiartzuar ugarien aurrean piztu zuten Perurenak eta Lasa anaiek festei hasiera eman zien txupina. / ARGAZKIAK: IÑIGO ARIZMENDI

Aurten Txomin Perurena, Miguel Mari Lasa eta Joxe Manuel Lasa txirrindulari ohiek bota dute suziria

GOIZARINOIARTZUN.

Festetan bete-betean murgildu dira oiartzuarrak. Atzo hasi ziren xanisteban festak Soka Dantzarekin, arratsaldeko 19:30ean. Aurretik ere festa usaina eta giroa agerikoak ziren herriko kaleetan, baina garai horretan goia jo zuen ospakizunak Oiartzunen.

Hala, Udalbatzako kide guztiek Soka-dantzari ekin zioten Haur- tzaro dantza taldeko kideekin eta Lartaun txistularien laguntzaz. Atzokoan Gure Esku Dago taldeko kideak ziren gonbidatuak eta haiek ere dantzatu zuten Doneztebe plazan.

Xanisteban Eguna

07.00
Sokamuturra, Beheko plazan.
09.00
Goiz eresia.
10.30
Festetako ezkila joaldiak.
11.00
Herri meza nagusia, Done Eztebe parrokian. Jarraian, 42. txistularien kontzertu herrikoia Lartaun Txistulari taldearekin, Kontzejupean.
11.30
Pottokak eta Zezen ttikiak, Beheko plazan.
13.00
Pasaka eskuz III. Gipuzkoako txapelketaren finala, kontzejupean.
16.30
Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo auzoen arteko 31. Sokatira txapelketa.
17.00
Joko garbiko partida: Behar Zana-Txost. Bote Luzeko partida gero. Beheko plazan.
18.00
Herriko erraldoien eta buruhandien kalejira, Tolarietan hasita.
19.30
Dantza bilera Lartaun txistulari taldearekin, Kastroko iturrian.
21.30
Kantu Kolore, musika jaialdia, Done Eztebe plazan.
22.00
Pilota partidak, Madalensoro pilotalekuan.
23.00
Dantzaldia, Ilargi beltza taldearekin, Doneztebe plazan.
23.00
Kalera musika jaialdia, Landetxeko plazan.
24.00
Musika jaialdia 'Autobus Magikoa' eta 'Tremenda jauria' taldeekin, Landetxeko plazan.

Soka-dantzarekin une hunkigarria bizitzen da jaien hasieran. 1994an ekin zitzaion ohitura zahar honi, Jon Iñarra alkate zela. Geroztik, urtero errepikatu den ekimena da, herritarrek izugarri eskertzen dutena. Euren txalo eta animoek hori adierazi zuten atzo ere.

Hiruek emango diete hasiera aurtengo xanistebanei, Festa Batzordeak hala erabakita. Lartaun zikloturista taldearen proposamena izan da herriko txirrindularitzaren historian hain garrantzitsuak izan diren hiru kirolari horiek botatzea suziria. Egindako balentrien artean, 1970ean hirurek ostatutako Gipuzkoako taldeak Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Gainera, aurten 70 urte beteko dira Lartaun xanistebanetako Klasika antolatzen hasi zena.

Txirrindulari ohiak

Gero, lehertu zen festa. Jai batzordeak proposatuta, aurten Txomin Perurena, Miguel Mari Lasa eta Joxe Manuel Lasa txirrindulari ohiek bota dute suziria udaletxeko balkoitik, plaza bete zuten lagunen gozamenerako. Udalbatza eta Festa Ba-tzordeko kideak inguruan zituztela. Gora Xanistebanak! Gora Oiar-tzun! oihuekin lehertu zen festa.

Aurretik, nolanahi ere, bazkaldu ondoren abiatu zen auzoz auzo herriko soinu jotzaile, txistulari eta musikari gazteen taldea txu-txu trenean, Xanistebanak hastera zihoazela iragarriz. 36. edizioa izan da aurtengoa.

Eta segidan, herriko ttikienen unerik gustukoena; izan ere, herriko erraldoien eta buruhandien kalejirarekin ez du inork huts egiten. Lartaun txistulari taldearen eta dultzaineroen musika soinuekin ederki dantzatu zuen gure laukote handi ezagunenak.

Gaur, Xanisteban eguna

Oiartzunen gaur Xanisteban eguna ospatuko da, herriko zaindariaren eguna. Festa egun honetako aurkezten diren hainbat ekitaldiren barruan ondorengo hauek nabarmentzen dira: goizeko 11:00etan, Herri meza nagusia Doneztebe parrokian.

Meza ondorenean, Kontzejupean, 42. Kontzertu Herrikoia izango da, Lartaun txistulari taldearen eskutik. Kontzejupean, euskal doinu eta dantza tradizionaletan oinarritutako emanaldia eskainiko du herriko taldeak. Gero, Pasaka Eskuz Gipuzkoako III. Txapelketaren finala jokatuko da, Kontzejupean.

Arratsaldean, berriz, 31. Sokatira txapelketa eta herriko erraldoien eta buruhandien kalejira izango dira jendetsuak. Ezin dugu ahaztu 19:30ean Oiartzungo 'dantza bilera' ederra izango dela Kastroko iturrian, Lartaun txistulari taldearen eskutik dantzatzeko aukera aparta. Eta gaueko 24:00etan hasita, Autobus Magikoa eta Tremenda jauria taldeekin musika jaialdi ikusgarria, Landetxeko plazan.

Pasaka Txapelketaren finala

Txost taldeak seigarrenez antolatu du Oiartzungo Pasaka Txapelketa. Iturriotzko frontoian uztailaren 30ean jokatu ziren Oiartzungo lau final, giro onean. Gipuzkoako III. txapelketako finala, berriz, gaur eguerdiko 13:00etan jokatuko da, Kontzejupean. Arzelus-Chiapusso bikote donostiarrak Hernaniko Esnal-Urbieta bikotea izango du aurrez aurre.

Bestalde, arratsaldeko 17:00etan Beheko plazan Joko Garbiko partida jokatuko da, Behar Zana versus Txost. Gero, Bote luzeko partidaren txanda izango da.

Azkenik, gaueko 22:00etan Madalensoro pilotalekuan Oiartzungo VII. Esku Pilota Saria jokatuko da, promesa eta jubenil mailako Oiartzungo eta Euskal Herriko pilotariekin.

Eraso sexistarik ez!

Oiartzungo Gazte Asanbladak deituta, arratsaldeko 18:00etan elkarretaratzea egin zen atzo Done Eztebe plazan, xanistebanetan gerta daitezkeen eraso sexistei aurre egiteko. Izan ere, «festa giroan mota askotariko eraso sexistak gertatzen dira eta horien aurrean erantzun bateratua eman behar dugu», adierazi zuten saioan.

Fotos

Vídeos