Oiartzuarrak irabazle XXXIX. Villa de Errenteria torneoan

Ohorezko Erregionaleko mutilak Villa de Errenteria trofeoa eskuetan.
Ohorezko Erregionaleko mutilak Villa de Errenteria trofeoa eskuetan. / BASTEROBERRI

OKEko Ohorezko Erregionaleko mutilek 3-0 irabazi zioten Real Unioni

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Abuztuaren 29an, 30ean eta irailaren 1ean eta 2an egin zen torneoa Fanderiako futbol zelaian. Eskualdeko Ohorezko Erregionaleko lau taldek hartu dute parte: Touring KE, Real Union, Pasaia KE eta Oiartzun KE.

Oiartzuarren lehen partida abuztuaren 30ean izan zen Pasaia KEren kontra arratsaldeko 19etan. Hauen aurka irabazi ostean, finalera pasa ziren. Aldi berean, Real Unionek aurreko egunean, abuztuaren 29an, Touring KEri irabazi zion. Beraz, Bi taldeok jokatu zuten finala irailaren 2an, larunbatean arratsaldeko 19etan.

OKEko Ohorezko Erregionaleko mutilak izan ziren final honetan garaile 3-0eko emaitzarekin. Oraindik liga hasi ez badute ere itxura polita eman zuten Fanderiako futbol zelaian.

Liga asteburu honetan hasiko dute, kanpoan. Hondarribiarren aurka aritu beharko dute oiartzuarrek, Hondarribian izango da partida datorren asteburuan.

Fotos

Vídeos