Bi oiartzuar Espainiako pistako txapelketan izan dira

Ezkerrean Jimenez eta eskuinean Felipe lortutako sariekin. / DV
Ezkerrean Jimenez eta eskuinean Felipe lortutako sariekin. / DV

Jimenez eta Felipe Palma de Mallorcan jokatu zen txirrindularitzako kopan izan ziren

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den asteburuan Palma de Mallorcan Espainiako pistako txirrindularitzako txapelketa jokatu zen. Bi txirrindulari oiartzuar bertan izan ziren: Ekain Jimenez eta Beñat Felipe. Bertan, Ekain Jimenezek Euskadiko errekorra lortu zuen 11,1 segundo.

Horrekin batera, 200 metro jaurtietan lehenengo postua bereganatzea lortu zuen. Horrez gain, bere selekzioko Aritz Urrari lagundu zion podiumera sartzen enfrentamendu proban. Honenbestez, abiaduretako orokorretan Jimenezek zilarra eta Urrak brontzea lortu zituzten. Beste oiartzuarrak, Beñat Felipek, ere lan polita egin zuen orokorrean laugarren geratuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos