Oiartzabal anai-arrebek maila bikaina erakutsi zuten Espainiako Eski Txapelketan

Oiartzabal anai-arrebak. /
Oiartzabal anai-arrebak.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Martxoko azken asteburuan Oiartzabal anai-arreba gazteak Sierra Nevadan izan ziren Espainiako Eski Txapelketan. Biek ala biek maila bikaina erakutsi zuten. Maialen Oiartzabal, bi anai-arrebetan zaharrena, Junior Mailan kokatzen bada ere adinagatik; absolutuetan nagusitu zen. Urrezko domina eskuratu zuen eski akrobatikoan. Ez da lehen aldia Maialen Oiartzabalek urrezko domina lepotik zintzilikatzen duena, denboraldi bikaina egiten ari baita.

Paul Oiartzabal, anaia gaztea, ere ez zen makal ibili. Haur Mailan jokatu zuen honek eta brontzezko domina lortu zuen. Anai-arreba oiartzuarrek eskirako afizioaz gain iaiotasuna edota trebezia erakutsi zuten elur gainean. Ea laster beste dominaren batekin etortzen zaizkigun.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos