Oiarpeko Ugalde eta Azpiroz txapeldun Buruntzaldeako finalean

GOIZARIN OIARTZUN.

Oso pozik daude Oiarpeko lagunak. Izan ere, Buruntzaldeako txapelketan nagusitu dira elkarteko bi pilotari. Jubenil binaka kategorian, Hernaniko Lazkano eta Oiarpeko Josu Azpiroz bikoteak 22-16 hartu zuen mendean Agirre-Arrate bikotea. Era berean, senior binaka kategorian Hernaniko Xabat Pagola eta Oiarpeko Iñigo Ugalde bikotea 22-11 nagusitu zen Epleko Taberna-Zangitu bikotearen aurka. Azkenaldian garaipenek bizkarra eman diote Andoni Ugalderi. Azkenekoa Errenteriako txapelketako finalean gertatu zi-tzaion. 22 urte azpiko mailan binaka, Urretuxko Erastorbe eta Oiarpeko Andoni Ugalde bikoteak 14-22 galdu zuen Lasarteko Arteaga eta Zizurkilgo Erasun bikotearen aurka.

Bestalde, pasa den igandean, Iturriotzko frontoian jokatu ziren Oiartzungo VI. Eskuzko Pasaka finalak. Hona hemen emaitzak: Anartz-Ander 9-6 Aisha-Janire; Iriarte-Mitxelena 7-9 Lizarazu-Etxeberria; Arrillaga-Mendizabal 3-9 Balerdi-Gartzia; Leonet-Etxeberria 9-11 Arbelaitz-Susperregi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos