Oiarpeko pilotarien une gazi-gozoak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gipuzkoako eskuz binakako txapelketa jokatu zuten Oiarpeko pilotariek asteburuan. Azpeitian jokatu zen ostiralean Oiarpetik Eskudero eta Landa aritu ziren Ilunpe taldeko pilotarien aurka; 18-5 galdu zuten oiartzuarrek. Egun berean, Madalensoron partidak izan ziren. Lehenik, Oiarpetik Otaegi eta Leonetek hernaniarren kontra jokatu zuten, 16-4 irabazi zuten Oiarpekoek. Ondoren, Ubiria eta Mitxelena Oiarpetik Gure Txeru taldeko pilotarien aurka aritu ziren, 18-11 irabazi zuten. Segidan, Oiarpeko Lopez eta Aranburu bikotea Eple taldeko pilotarien kontra, 18-11 galdu zuten Oiarpekoek.

Udaberriko txapelketa ere izan dute pilotariek Madalensoron. Oiarpetik Mitxelena eta Elgarresta bikotea Lapke taldeko bikotearen kontra, Oiarpekoek irabazi zuten 22-9. Jarraian, Aburuza eta Iñarra aritu ziren zestoarren kontra, 22-17 galdu zuten Oiarpekoek. Gipuzkoako eskuz binakako partida gehiago izan ziren Urretxun. Zabaleta eta Olaiz oiar-tzuarrak goierritarren kontra aritu ziren, 18-7 galdu zuten oiartzuarrek.

Larunbatean, Gipuzkoako trinketeko partidak ere izan dituzte Iruran. Oiarpeko Aranburu eta Zalakain hernaniko pilotarien kontra aritu ziren; 40-13 irabazi zuen Oiarpek. Arruti eta Susperregi bikotea oiartzundik Mundarro taldeko pilotarien kontra jokatu zuten, 10-40 galdu zuen Oiarpeko bikoteak.

Euskal Herriko kluben arteko txapelketa ere izan zuten. Lehena Lakuan, Imanol Ugalde oiartzuarra Izarrako pilotariaren kontra aritu zen, 22-13 galdu zuen Ugaldek. Beste partida Hernanin izan zen Oiarpetik Salaberria eta Lopez Lea Ibarra taldeko bikotearen kontra, 22-2 galdu zuten. Baztango Udaberri txapelketako bi partida izan zituzten Elizondon. Oiarpetik Eskudero eta Mitxelena, Añorgako Oliden eta Anduagaren kontra; 18-14 galdu zuten Oiarpeko pilotariek. Beste partidan, Oiarpetik Lopez eta Ubiria aritu ziren Lesakako Orbegozo eta Etxabideren kontra, Oiarpek galdu zuen 18-8. Larunbateko azken partida, Oiarpeko Ekaitz Salaberria Zizurko txapelketan aritu zen 18-10 galdu zuen.

Igandean, Malerrekako txapelketarekin hasi ziren pilotariak. Oiarpetik Aranburu eta Elgarresta, Peso eta Petite IIaren kontra aritu ziren; 18-2 galdu zuten Oiarpekoek. Igandeko partidekin jarraituz, Migel Soroa Memoriala jokatu zuten Tolosan Oiarpetik Egiguren eta Etxeberria aritu ziren Alberdi eta Aizpitate pilotarien kontra; 10-22 galdu zuten oiartzuarrek. Mungiako txapelketarekin segitu zuten, Izeta eta Salaberria oiartzuarrak Okamika-Basterrika bikotearen kontra aritu ziren, 22-15 galdu zuten Oiarpeko pilotariek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos