Oiarpeko pilotarien emaitza bikainak

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiarpeko pilotariek emaitza politak eskuratzen ari dira abuztuan jokatzen ari diren txapelketetan. Esate baterako, Muebles Polque txapelketan, jubenil mailan final zortzirenak irabazi ditu Oiarpeko Oroitz Seinek eta Urnietako Odriozolak osaturiko bikoteak 22-21 mendean hartuta Egiguren-Mariezkurrena bikotea.

Era berean, Zumaiako Dinastia Etxabe txapelketan final laurdenetan aurrera egin du Markinako Agirremalloa eta Oiarpeko Ekain Etxeberria bikoteak 22-12 irabazita Osa-Gaskue bikoteari, jubenil mailan.

Azkenik, Gartzarongo txapelketan alebin mailan Oiartzungo Zabaleta-Landa bikoteak 14-18 galdu egin du Goizuetako Salaberria-Garañoren aurka. Maila berean, ordea, Oiartzungo Eskudero-Aranburu bikoteak 18-13 irabazi egin dio Uharteko Armendariz-Urrizola bikoteari. Infantil mailan ere, Oiartzungo Sein-Aburuza bikoteak 18-09 hartu du mendean Iriarte-Lazkoz bikotea. Bukatzeko, kadete mailan Oiar-tzungo Aburuza-Iñarra bikoteak 18-13 irabazi dio Larraungo Domeño-Galartza bikoteari.

Fotos

Vídeos