Oiarpeko pilotarien asteburuko emaitzak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ostiralean Oiarpeko pilotariek Madalensoro pilotalekuan jokatu zituzten hiru partida. Lehen biak Udaberri Txapelketan eskuz binaka. Lehen partida Epleren kontra jokatu zuten oiartzuarrek, 18-4 irabazi zuten oiartzuarrek. Segidan, Intzakoen kontra aritu ziren; 18-9 irabazi zuten. Azkena jokatzen Gipuzkoako Ezker Hormako txapelketako partida izan zen, Oiarpeko Aranburu Intxurreko Uzkudunen kontra. Aranburuk irabazi zuen 22-18.

Larunbatean, hilak 14, beste hiru partida jokatu zituzten pilotariek. Lehenengoa jokatzen Oñatin izan zen, Leonet oiartzuarra Epleko Etxeberriaren kontra aritu zen. Etxeberriak irabazi zuen norgehiagoka 16-4. Ondoren, Altzon jokatu zuen Oiarpek Intxurreren kontra; 18-11 galdu zuten oiartzuarrek. Larunbateko azkena, Andoainen jokatu zuten, Oiarpeko Ugalde Gaztelekuko Ezeizaren kontra jokatu zuen, 22-9 irabazi zuen Ugaldek.

Igandean, hilak 15, Josetxo Ezkurra Txapelketako lau partida jokatu zituzten. Lehendabizikoa Iruritan jokatu zuen Xabat Olaiz oiartzuarrak Lapkeko Zubizarretaren kontra; Olaizek galdu zuen 18-7. Segidan, Donezteben, Oroitz Sein oiartzuarra Aizkorberen kontra aritu zen; Seinek irabazi zuen 18-6. Hurrengo bi partidak Lesakan izan ziren. Lehenengoa Ekain Seinek jokatu zuen Intxurreko Zubeldiaren kontra; 18-4 galdu zuen Seinek. Xabier Aburuzak Tolosako Soduperen kontra jokatu zuen, Aburuzak 18-16 galdu zuen.

Azken bi partidak Herrerako txapelketan izan ziren.Herreran aritu ziren Oiarpeko Aranburu eta Zalakain; 22-12 irabazi zuten. Azken partida Añorgan izan zen, Oiarpeko Zabaleta eta Aranburu Hernaniko Deskarga eta Martinen kontra aritu ziren 18-8 galdu zuten oiartzuarrek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos