Oiarpeko pilotariek ere jokatu dute asteburuan Gipuzkoako txapelketan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Makina bat partida jokatu dituzte pilotari oiartzuarrek asteburuon. Gipuzkoako Txapelketan aritu dira batzuk. Kadete kategorian binaka, 3. mailan jokatu dute Arrutik eta Susperregik eibartarren aurka, 22 eta 15 irabazi zuten Oiarpeko gazteek.

Jubenil kategorian binaka maila batean baino gehiagotan izan zuen Oiarpe taldeak errepresentazioa. Lehenengo mailan aritu ziren Oroitz Sein eta Josu Azpiroz, Lapke taldekoen aurka; galdu egin zuten 22 eta 10. Jubenil kategorian, baita ere, baina bigarren mailan aritu ziren Ekain Lopez eta Ekaitz Salaberria, Pagazpe taldeko pilotarien aurka; ez zuten irabazterik izan, 22 eta 16 galdu baitzuten.

Senior mailan, berriz, lehenengo eta bigarren mailetan izan ziren Oiarpeko jokalariak. Lehen mailan aritu ziren Imanol eta Iñigo Ugalde, anaiak, Soraluzekoen aurka; oiartzuarrek garaitu zuten partida 22 eta 14. Bigarren mailan, aldiz, Zigor Salaberria eta Ekain Etxeberria, Eskoriatzako pilotarien aurka; hauek ere garaipena lortu zuten 22 eta 11.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos