Oiarpeko pilotariek hiru finalerdi jokatuko dituzte asteburu honetan

Oroitz Seinek igandean jokatuko du finalerdia. / BASTEROBERRI
Oroitz Seinek igandean jokatuko du finalerdia. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Astebururo bezala, Oiarpeko pilotariek asteburu honetan ere partidak izango dituzte. Asteburu honetan, ordea, aipagarria Oiarpeko pilotariek hiru finalerdi jokatuko dituztela.

Gaurko lehen partida, ilunabarreko 19:00etan izango dute Oiarpeko pilotariek Lizartzan Tolosako pilotarien kontra. Udaberriko txapelketako lehenengo fasea izango dute honako hau.

Gaurko gainerako partidak Madalensoro pilotalekuan izango dira 19:15ean hasita. Lehenengoa, Gipuzkoako Eskuz Binakako txapelketaren baitan Aloña Mendikoen aurka, final zortzirena jokatuko dute. Bigarrena, berriz, Udaberriko txapelketako partida izango dute Tolosaren kontra.

Larunbatean, Gipuzkoako trinketeko finalerdiak jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek Iruran. Lehenengoa arratsaldeko 15:00etan jokatuko dute Hernaniren kontra. Bigarrena, Tolosa-Aurreraren kontra jokatuko dute.

Igandean, Oroitz Sein oiartzuarrak Eskuz banaka Euskal Herriko Kluben arteko txapelketako finalerdia jokatuko du Tolosako Beotibarren. Igandean bertan, goizeko 10:00etan Oiarpeko Aranburu eta Zalakain Herrerako txapelketan ariko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos