Oiarpeko pilotariak, txapelketaz txapelketa

Oroitz Sein. / BASTEROBERRI
Oroitz Sein. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiarpeko pilotariek Udaberriko txapelketak jokatu behar zituzten pasa den ostiralean Albizturko pilotalekuan. Baina, frontoiaren egoera dela eta, hezetasunak medio hain zehatz ere, partidak ostegunera aldatu dira. Hilaren 22an jokatuko dira, beraz, partida hauek.

Ostiralean bertan Madalensoron Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako partidak jokatu ziren. Lehenik eta behin Lapke taldeko pilotarien kontra aritu ziren Oiarpeko jokalariak; 18-16 irabazi zuten oiartzuarrek. Hurrengoak, Añorgaren kontra aritu ziren, añorgarrek irabazi zuten 18-5. Intzakoen kontra aritu ziren segidan oiartzuarrak, 18-11 irabazi zuten oiartzuarrek. Udaberriko txapelketarekin jarraitu zuten partidek Madalensoron, Oiarpekoek irabazi zuten 22-7 Alde Zaharraren kontra.

Gipuzkoako eskuz binakako partidak izan ziren Hernanin eta Azpeitian ostiralean. Hernanin jokatu zena Oiarpek irabazi zuen 8-18. Azpeitikoa, bertako Ilunpe taldearen kontra jokatu zuten, hau ere oiartzuarrek irabazi zuten 16-14.

Gipuzkoako trinketeko partidak jokatu ziren larunbata goizean, biak Iruran. Mundarrokoen kontra jokatu zuten lehen partida, galdu egin zuten 40-31. Hurrengoa Hernanikoen kontra jokatu zuten, hau ere galdu, 40-8.

Kluben arteko txapelketa

Euskal Herriko kluben arteko txapelketako hiru partida izan zituzten Oiarpekoek larunbatean. Lehena Aretan, Oiarpetik Sein eta Aburuza aritu ziren Txukun Lakua taldeko pilotarien kontra; 22-8 irabazi zuten. Beste partida Lakuan izan zen, Imanol Ugalde oiartzuarra aritu zen Amurrioko pilotariaren kontra, 22-0 irabazi zuen Ugaldek. Txapelketa honetako azken partida Zarautzen izan zuten, Salaberria eta Etxeberria bikotea aritu ziren Oiartzundik Paz de Zigandaren kontra, 22-17 galdu zuten.

Igandean, Baztango Udaberri txapelketako hiru partida jokatu zituzten Oiarpeko pilotariek. Lehena Elizondon izan zuten, Aranburu eta Elgarresta aritu ziren Hernaniko Uitzi eta Insaustiren kontra, Oiarpekoek irabazi zuten 18-7. Hurrengo biak Amaiurren jokatu zituzten. Batean, Eskudero eta Mitxelena Oiartzundik eta Elizondotik Orbegozo eta Ballarena, Oiarpekoek galdu zuten 18-5. Azken partida, Lopez eta Ubiria Oiarpeko pilotariek Hernaniko Garaiar eta Etxarriren kontra aritu ziren, 18-16 galdu zuten Oiarpeko pilotariek.

Asteburuarekin bukatzeko, Herrerako txapelketan parte hartu zuten, hiru partida jokatu zituzten. Oiarpeko Sein eta Aburuzak 22-5 irabazi zuten beren partida. Hurrena, Oiarpeko Aburuza eta Salaberria aritu ziren; hauek, berriz, 8-22 galdu zuten. Sein eta Azpirozen partida, ordea, atzeratu egin zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos