Oiarpeko pilotariak partidak izan zituzten asteburuan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiarpeko pilotariak asteburuan Gipuzkoako Txapelketan aritu dira, Oiarpeko bikote bakarrak lortu du garaipena. Oiarpeko Aranburu eta Zalakainek 22-6 galdu zuten Arrasatearren aurka. Jubeniletako lehen mailan bi bikote aritu ziren. Batetik, Aburuza eta Iñarrak Gazteleku taldeko bikotearen kontra jokatu zuen, 22-7 galdu zuten. Bestetik, Sein eta Azpirozek Añorgatarren kontra jokatu zuten, 22-14 galdu zuten. Bigarren mailako jubeniletan Ekain Lopez eta Ekaitz Salaberria aritu ziren, 22-18 galdu zuten. Seniorretako lehen mailan jokatu zuten Ugalde anaiek, hauek ere porrota, 22-14 galdu zuten hernaniarren kontra. Seniorretan, baina, bigarren mailan aritu ziren; berriz, Zigor Salaberria eta Ekain Etxeberria, hauek izan ziren garaipena eskuratu zuten bakarrak: 22-10 irabazi baitzuten. Seniorretako hirugarren mailan, Oihan Lopez eta Egoitz Etxabek 22-12 galdu zuten.

Fotos

Vídeos