Oiarpeko pilotariak ostiraletik igandera pilota eskuan ibili dira

Madalensoroko partidak ostiral ilunabarrean izan ziren

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburuko jardunaldia ostiralean hasi zuten Oiarpeko pilotariek Tolosako Beotibarren. Infantilak izan ziren jokatzen lehenak tolosarren aurka. Ongi aritu ziren eta merezitako partida irabazi zuten: 5 eta 18. Ostiraleko partidek Madalensoron jarraitu zuten. Lehen taldeak tolosarren aurka 11 eta 18 galdu zuen.

Bigarren partidan Oiarpeko bi talde buruz buru aritu ziren, 5-18 bukatu zen partida. Larunbatean, Oñatin izan zen Oiarpeko Leonet. Ez zuen irabazterik izan Ilunpeko Bidezabalen kontra, 16 eta 14 galdu baitzuen.

Igandean beste hiru partida jokatu zituzten Josetxo Ezkurra Txapelketaren baitan. Lehena jokatzen Imanol Ugalde izan zen Donezteben, 18 eta 13 galdu zuen.

Ondoren, Oroitz Sein Sunbillan nagusitu zen Aldabideko Iosu Olatxearen aurrean, 18-4 irabazita. Azken partida, Iruritan jokatu zuen Xabat Olaizek Zestoako Xabat Sasiainen kontra. 18 eta 3 gailendu zen oiartzuarra maila ona erakutsiz partidan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos