Oiarpeko bi pilotari Buruntzaldeko txapelketako finalean

Josu Azpirozek eta Iñigo Ugaldek jokatuko dute gaueko 10:30ean hasiko diren partidetan

GOIZARIN OIARTZUN.

Bihar, Oiarpeko bi pilotarik Buruntzaldeko txapelketako finala jokatuko dute. Finalak gaueko 10:30ean hasiko dira eta jubenil mailan Oiarpeko Josu Azpirozek Hernaniko Lazkano bikote duela jokatuko du. Senior mailan, berriz, Iñigo Ugaldek ere finala jokatuko du Hernaniko Pagola bikote duela. Lehenengo kadete mailako finala jokatuko da eta ondoren jubenil eta senior mailakoak.

Bestalde, Errenteriako txapelketan Oiarpeko Oroitz Sein-Ekain Etxeberria bikoteak ez zuen txapela eraman, 8-22 galdu baitzuen Telletxea-Mariezkurrena bikotearen aurka, jubenil binaka kategorian. Getariako txapelketan ere ez du zorterik izan Oroitz Sein-Jsu Azpiroz Oiarpeko bikoteak, 13-22 hartu baitzuen mendean Murua Gartzia bikoteak. Azkenik, Antiguako txapelketan Azpeitiako Alberdik Oiarpeko Ekain Etxeberriak 18-22 galdu dute Antso-Aranguren bikotearen aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos