Borrar
Oroitz Sein txapela eta kopa eskuan bere familia eta lagunekin. OIARPE
Oiarpeko Oroitz Sein, jubenil mailako Gipuzkoako txapeldun

Oiarpeko Oroitz Sein, jubenil mailako Gipuzkoako txapeldun

22-9 irabazi zuten finala Azpeitiako Alberdi taldearen aurka

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Jueves, 4 de enero 2018, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den asteburuan, izan zituzten Oiarpeko pilotariek Gipuzkoako txapelketako finalak. Kadete mailan ostiralean eta jubenil mailan, berriz, larunbata goizean.

Urtea bukatzeko bezperatan, larunbat goizean, Oroitz Sein Oiarpeko jokalari oiartzuarrak Azpeitiko Alberdiren aurka jokatu zuen. Partida bizia izan, zen baina oiartzuarra erraz gailendu zitzaion azpeitiarrari. 22-9 irabazi zuen oiartzuarrak. Eta horrenbestez, jubenil mailako Gipuzkoako txapelduna izendatu zen.

Kadeteak, bigarrenak

Bestalde, ostiral ilunabarrean, Aimar Arruti eta Oihan Susperregi bikoteak kadete mailako Gipuzkoako finala jokatu zuten. Hauek ez zuten Seinen zorte bera izan. Izan ere, hauek galdu egin zuten Lazkaoko bikotearen kontra. Gogor borrokatu zuten, baina lazkaotarrak aurreratu eta zaila izan zitzaien partida iraultzea. 22-12an bukatu zen partida. Halere, Gipuzkoako bigarren postua lortuta harro daude pilotari oiartzuarrak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios