Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ohiko batzar nagusia Haurtzaro ikastolan, gaur

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 15 de diciembre 2017, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsaldean Ohiko Batzar Nagusia egingo du Haurtzaro Ikastolak. Gai zerrenda luzea bezain mamitsuari ekingo diote bertara hurbiltzen diren guraso eta langileek, arratsaldeko 17:30ean.

Saioan jorratuko dituzten gaiak hauexek izango dira: lehendakariaren agurra; bidezkoa bada, aurreko Batzarraren aktari onespena; Kontseilu Errektoreko eta Hezkuntza Batzordeko ordezkari berrien izendapena; 2016-2017 ikasturteko gestio txostena eta bidezkoa bada 2017-18 ikasturteko gestio planaren onarpena; 2016-2017 ikasturteko kontuak eta bidezkoa bada, 2017-2018 ikasturteko aurrekontuen onarpena; KEI kalitate akreditazioa, Agenda 21 Aintzatespena eta IKT Heldutasun Teknologikoa; HH marko berria; Bianditz S.L.; Udalarekin harremanak; Haurtzaro - Elizalde harremana; Hezkuntza legea; Haurtzaro Ikastolako 50. Urteurrena eta galderak eta erantzunak.

Aritz Gonzalez, Haurtzaro Ikastolako zuzendariak adierazi du Ikastolako erabakitze organo gorena Batzar Nagusia izanik, bertan hartzen diren erabakiak urteko lanean eta funtzionamenduan eragin zuzena dutela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios