Odriozola eta Etxeberriak jaso dute 'Euskararen paparazziak' saria

Etxeberria eta Odriozola. /
Etxeberria eta Odriozola.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko ostegunean 'Euskararen paparazziak' lehiaketaren 2. edizioko sariak banatu ziren Kastro Berri kafetegian. Epaimahaiaren erabakiz, Alazne Etxeberria eta Irati Odriozola oiartzuarrak jaso dute lehen saria. 400 euroko txartela irabazi dute Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko ekainaren 15era bitartean.

Guztira 42 argazki- lan aurkeztu dira lehiaketara. Aurtengo edizioan Oskar Zapirain, Gurutze Susperregi eta Ander Etxebeste argazkilariek osatu dute lehiaketaren epaimahaia eta originaltasuna eta argazkien kalitatea baloratu dute. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2. aldiz antolatu du 'Euskararen paparazziak' argazki lehiaketa, merkataritzan eta ostalari-tzan euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzeko helburuarekin, jakinarazi zuen Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak. Horregatik, parte-hartzaileak Oarsoaldeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako ida-tziei argazkiak atera dizkiete.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos