Oarsoaldeko Asanblada Feminista datorren astean berriz bilduko da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oarsoaldeko Asanblada Feministak lehenengo bilera egin zuen pasa den urtarrilaren 27an, Oiartzungo kiroldegian. Bigarrena, berriz, pasa den larunbatean egin zuten, hilak 10, Udaletxeko bilera aretoan. Hurrengo bilera eguna datorren astearterako, hilak 20, hitzartu zuten; honakoa ere Udaletxeko bilera gelan egingo da arratsaldeko 19:30ean. Feministak mundu mailako plantoa egiteko asmoa dute, datorren martxoaren 8an. Oarsoaldeko emakumeek ere bat egin dute deialdi horrekin. Emakumearen Nazioarteko Egunean zer egin zehazten joateko. Zaintzan, lantegietan, kontsumoan eta ikastetxeetan zein ekintza mota egingo dituzten hausnartuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos