Oarsoaldea igeriketa kirol elkarteak ateak zabalik

Bi astez probatzeko aukera irekia izango da dohainik

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oarsoaldea igeriketa kirol elkarteak LH3. mailatik gorako haurrei, hau da, 2009an edo lehenago jaiotakoei aukera eman nahi die igeriketaz gozatzeko. Horretarako, beren entrenamenduetara joan eta bi astez proba egiteko aukera eman nahi diete interesa dutenei debalde; inolako presiorik gabe. Horrela, haurrek gustatzen zaien edo ez jakin dezakete eta ondoren aukeratu. Igeri egitea zer den, entrenamenduak nolakoak diren eta beste makina bat kontu ikusita.

Oarsoaldea igeriketa taldeak eskualde osoan entrenatzen du. Beraz, Errenteriako Galtzaraborda edo Fanderia kiroldegietan, Lezoko Altzate kiroldegian edota Oiartzungo Elorsor kiroldegian izango da aukera entrenamenduak ikusi edo probatzera joateko.

Halere, ordutegiei buruzko informazioa nahi izanez gero, edo beste edozein zalantza izanez gero oarsoaldeaike.com webgunean, 610000803 telefono zenbakira deitu eta Xabi Goyaz galdetu edo beste aukera zuzendaritza@oarsoaldeaike.com helbidera idaztea litzake.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos