Oarsoaldea Igeriketa KEko kideak Gipuzkoako adinen txapelketan

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko igerilariak./
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko igerilariak.

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den asteburuan, Gipuzkoako adinen txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portu kiroldegian. Bertan parte hartzeko, Oarsoaldea Igeriketa KEko 14 igerilarik eskuratu zuten txartela, 11 neskek eta 3 mutilek hain zuzen.

Eskualdeko igerilariek emaitza paregabeak lortu zituzten, horren seinale, nesketan Gipuzkoako bigarren talderik onena izan zelarik eta sailkapen orokorrean, hiru mutilekin, laugarren postu bikaina ere lortu zuten.

Amaieran, domina ugari eskuratu zituzten igerilariek, hogeitalau hain zuzen: horietatik, hamar urrezkoak izan ziren, Elene Perez, Lucia Cemborain, Jorge Ortega eta Leire Arocenari esker; zilarrezkoak, berriz, zortzi izan ziren, Jorge Ortega, Leire Arocena, Asier Telado eta Lucia Cemboraineri esker; azkenik, brontzezko sei lortu zituzten, June Cia, Leire Arocena, Naia Garcia eta Ane Zuazo igerilarien eskutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos