Oarsoaldea Igeriketa Elkarteko igerilarien emaitza onak

Igerilariak euren sariekin./
Igerilariak euren sariekin.

Hilaren 3an eta 4an Azpeitian jokatutako eskolarteko txapelketan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko igerilariak pozik geratu dira hilaren 3an eta 4an Azpeitian jokatu zen Gipuzkako alebinen eskolarteko txapelketan lortutako emaitzekin.

Emakumezkoetan Elene Perez Perezek, pokerra lortu zuen, lautik lau urre: 100 eta 200 bular, 200 eta 400 estilotan. June Cia Susperregik bi urre; 100 tximeleta eta 100 estiloa eta brontzezko bat 200 estiloan.

Erreleboetan ere izugarriak

Erreleboetan ere egundoko ikuskizuna eman zuten Oarsoaldea Igeriketa Elkarteko igerilariek. Brontzezko 2 domina lortu zituzten 4x100 eta 4x200 libre probatan Elene Perez Perez, June Cia Susperregi, Elaia Altuna Aristizabal eta Ainhoa Bacchi Kortajarena igerilariek.

Txapelketako azken proban, igande arratsaldean, 4x100 estilo erreleboan, gure eskualdeko neskak, Gipuzkoako txapeldun geratu ziren eta urrezko domina eskualdera ekarri zuten, aipatutako laukoteak.

Gizonezkoak fin

Gizonezkoetan Jorge Ortega Echeverri bikain aritu zen, 3 urre lortu baitzituen: 100 libre, 100 bizkar eta 200 estilotan eta zilarrezko bat 200 bizkar estiloan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos