Mugimendu feministarekin bat egin du Udalak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo mugimendu feministak deituta, atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zen Doneztebe plazan. Oiartzungo Udalak bat egin zuen elkarretaratzearekin. «Denbora gutxian oso gertaera larriak gertatu dira Euskal Herrian indarkeria matxistarekin lotuta (hilketak -Gasteizen, Donibane Garazin, Bidarten-; bortxaketak; jendarteak ulertu eta konpartitzen ez dituen sententzia judizialak...)», salatu zuten. Era berean, indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasuna adierazi zien Oiartzungo Udalak. «Indarkeria matxistaren aurrean guztiok dugu erantzukizuna», nabarmendu zuen Aintzane Lekuona berdintasuneko zinegotziak. Izan ere, «indarkeria matxistak ez baitu lekurik eraiki nahi dugun jendartean», gaineratu zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos